Hablemos de lenguas, tecnología y traducción

Zisplanet, web agregatzaile berria

Miércoles, 6 Junio 2007 · Deja un comentario

María Legorburu dugu Ziplaneten (web agregatzailea) arduraduna. Hori da Maríaren karrera amaierako proiektua eta Janire Rodriguezek egindako elkarrizketari esker, horri buruzko informazioa eskuratu ahal izan dugu.

María ez da bakarrik ibili proiektu honetan, Ana Isabel Torre Bastidarekin lanean dihardu, eta Pablo Orduña eta Joseba Abaituaren babesa jaso du.

Zisplanet edozein sistema eragiletan erabili daitekeen web agregatzailea da. Gaur egun, agregatzaileak existitzen badira ere, María eta Anaren proiektuak badu berezitasun bat; Zisplaneten moldagarritasunari esker, edozein enpresatan, taldetan… baliagarria suertatu daiteke.

Elkarrizketa horretan Maríak web agregatzaileen garrantzia azpimarratu zuen, izan ere, web-ak aurkezten duen gehiegizko informazioaren aurrean, agregatzaileak hautaketa egingo du informazioaren azterketa erreztuko duelarik.

Proiektuarekin zorte ona izan dezala!

Categorías: documática

0 respuestas hasta el momento ↓

  • Todavía no hay comentarios... Empiece usted rellenando el siguiente formulario.

Deja un comentario