Hablemos de lenguas, tecnología y traducción

Euskara Lingu@net Europa proiektuan

Viernes, 8 Junio 2007 · Dejar un comentario

Teknologiak garrantzia hartu du XXI. mendeko gizartean eta garapen horretan hizkuntzak eta teknologiak uztartzeko ahaleginak gero eta sendoagoak dira.

Ildo horretatik, euskara ez da atzean gelditu eta HABEk horretan dihardu lanean, izan ere, Lingu@net, Europako hizkuntzak on-line ikasteko baliabide zentrua, Europarekin duen hitzarmena berritu du aurten. Proiektu hori Europako Batzordeak babesten du, 24 erakundek osatzen dute eta euskaraz ez ezik, beste 19 hizkuntzatan nabiga daiteke. Hortaz, Europako 20 hizkuntza (alemaniera, bulgariera, daniera, estoniera, euskara, frantsesa, galiziera, gaztelania, greziera, ingelesa, islandiera, italiera, katalana, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera eta suomiera) ikasteko baliabideak eskaintzen dizkiete bai ikasle eta irakasleei.

Baliabideei dagokienez, aurkeztu aurretik, azterketa sakona egiten da edukiak fidagarriak eta hizkuntzaren aldetik zuzenak izan daitezen, eta nabigatzeko erraza, informazio gaurkotua, eduki erabilgarria eta interfazaren diseinua argia izan dadin. Beraz, euskara ikasteko eskaintzen den baliabidearen kalitate ona bermatzearen aldeko lana egiten da.

Horretaz gain, ikaslearen hizkuntz gaitasuna aztertzeko eta ebaluatzeko bidea, hizkuntzak ikasteko eta motibazioa lortzeko modua, beste ikasleekin harremanetan jartzeko aukera eta hainbat hizkuntza ikas-iraskasteko materiala eskaintzen du.

Ondorioz, Europako hizkuntzen ikas-irakaskuntzan garrantzitsua eta erreferentzia izango den atari honetan euskarak gainerako hainbat hizkuntzen parean jartzeko aukera du HABEk egindako eta etorkizunean egingo duen lanari esker.

Categorías: euskara

0 respuestas hasta el momento ↓

  • Todavía no hay comentarios... Empiece usted rellenando el siguiente formulario.

Dejar un comentario