Eusko Jaurlaritzak Belgikako enpresa batekin Aditu Programa adostu zuen. Horren helburua euskara barneratzea da ahots-teknologiak erabiltzen dituzten enpresetan.
Euskara indartzea eta zabaltzearen ondorioz, teknologia berrietara moldatzeko beharra gero eta garrantzitsuagoa da. Beraz, euskaldunak mundu informatikoan murgiltzeko ahalegin handiak egiten ari dira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak lan horretan dihardu, ahotsaren teknologiak deitutakoetan euskara erabiltzeko aukera ematen duten planak garatuz.
Ahots teknologiak hiru motakoak izan daitezke: ahotsaren ezagutza (ordenagailuak pertsona baten ahotsa ulertzeko gaitasuna), ahotsaren sintesia (testu idatzi bat oinarri izanda, testu hori automatikoki ahots bihurtzea), hiztunaren egiaztapena (iruzurra saihesteko) eta elkarrizketaren teknologia (elkarrizketarik sofistikatuenak lortzeko bidea).
Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak euskaraz ahotsa sintetizatzeko eta ezagutzeko moroteak garatu zituen Belgikako Nuance enpresarekin batera. Motore horiek garatzeko baliabideak 25 milioi hitzez osatutako testu-corpusa, 60.000 sarrerako oinarrizko lexiko fonetikoa, telefoniarako datu-base fonetikoa (hizkuntza-ereduak garatzeko telefono bidez egindako grabazioak) eta ASR3200-rako datu-base fonetikoa (bulego giroan egindako grabazioak) izan ziren.
Ildo horretatik, Aditu Programa sortu zuten, horren helburuak izanik, euskarazko ahots-teknologiako produktua ezagutaraztea eta horien ezarpen praktikoak lortzea hainbat enpresa eta erakundeetan. Programa horren bitartez bi prozesu egin daitezke: ahotsa testu bihurtu, ASR (Automatic Speech Recognition); eta testua ahots bihurtu, TTS (Text-to-Speech).
Ondorioz, euskara ahots-teknologietan murgiltzeak euskaldunoi gure hizkuntzan komunikatzeko aukera emango digu, ez bakarrik gure eguneroko bizitzan, baita lan munduan ere.






