Entradas de Julio 2007
Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartea da. 1990an elkartzen hasi ziren eta gaur egun, lanean dihardute oraindik ere dokumentazioa biltzen, ahozko testigantzak jasotzen, etab.
Elkarte honi esker, alde horretako azpieuskalkiaren berri izango dugu interneten. Haien helburua euskara indartzea, erabiltzea eta gazteengan eragitea da. Proiektu horretan herritar eta euskaltzale askok hartzen dute parte, horrela, herri horietako pertsona nagusiak grabatu dituzte, bai bideoz eta bai audioz, eta corpus handia bildu dute. Ondorioz, alde horretako euskararen ezaugarriak, soinua eta bizitasuna entzuteko aukera izango dugu laster www.badihardugu.comen
Guzti hori lortuta, euskaltzale guztiontzat interesgarria izango den gunea aurkituko dugu interneten, horrek azpieuskalki hori ezagutarazteko eta aztertzeko bidea emango duelarik.
Categorías: euskara
Emergiatech (Emerging Advanced Technologies, S.L.) enpresak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak euskera bultzatzeko eskaintzen dauazan laguntzetariko bat lortu dau. Enpresa honek, euskararako lematizatzaile bat egiteko proiektua aurkeztu eban 2007ko IKT deialdira, eta hauxek lortu dau diru-laguntza. BasqueLem euskeraren azterketarako tresna eraberritzailea izango da, eta urteamaierarako amaitua egongo da.
www.emergiatech.com
Categorías: euskara · tradumática
Gaur egun, gero eta gehiago lantzen den itzulpen automatikoaren barruan hiru atal bereiz daitezke: Erregeletan Oinarritutako Itzulpen automatikoa; Corpusetan Oinarritutako Itzulpen automatikoa, Adibideetan Oinarritutako Itzulpen Automatikoa (AOIA) eta Estatistiketan Oinarritutako Itzulpen Automatikoa; eta Itzulpen Memoriak.
AOIA itzulpen automatikoaren teknika da eta teknika horrekin lanean diharduten sistemek bi ezaugarri berezi dituzte: Alde batetik, lehenagotik erabilitako adibideen itzulpenen datu-basea edo Corpusa erabiltzen dute eta, bestetik, sarrera berriak adibideen datu-basearekin parekatu eta modu analogikoan aztertzen dira.
AOIAz lan eginez, ostera, arazoak sortzen dira. Batetik, Corpus elebiduna behar da, hau da, testu bat eta horren itzulpena, bi hizkuntzetako segmentu berdinak erlazionatzeko. Bestetik, zenbat eta adibide gehiago egon, itzulpena hobea izango da, baina hau ez da beti horrela izaten eta batzuetan adibide gehiegi sartzeak arazoak sortzen ditu. Horretaz gain, gerta daiteke adibide batek itzulpen desberdinak izatea eta hori ere oztopo bihurtzen da. Horretarako konponbidea adibide arrunten eta ezohikoen arteko bereizketa egitea izan daiteke. Eta azkenik, AOIAren betebehar nagusiena jatorrizko testua hartu eta egokien parekatzen den adibidea aurkitzea da, baina, ondoren, pausurik zailena dator; aurkitu den testu-zatia jatorrizko testuaren zein segmenturi dagokion identifikatzea eta zati horiek ondo konbinatzea emaitza gramatikalak jasotzeko.
Oztopoak oztopo, AOIAk abantailak ere baditu. Izan ere, adibideak benetako testuetatik hartuak dira eta horrek hizkuntza errealeko adibideekin ihardutea ahalbidetzen du, erabiltzen ez diren formak alde batera utziz. Bestalde, datuen araberako emaitzak lortzen dira eta ez teoriariaren araberakoak. Corpus elebidun bat hartuta ere hizkuntz bikote berriekin AOIA sistema azkar bat garatu daiteke eta ezagutza linguistikoa modu errezean aberasteko aukera ematen du, adibide berriak bilatzea besterik ez dagoelako.
Categorías: translation
La Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea ofrecerá un nuevo master para el año académico 2007-2008 titulado “Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua” (Análisis y Procesamiento del Lenguaje). Dirigido a filólogos, lingüistas e ingenieros en informática o telecomunicaciones, el master tiene una duración de un año académico, aunque existe la opción de realizarlo en 2 ó 3 años para aquéllos que se encuentren trabajando.
El master ofrece tres títulos especializados:
- Lingüística aplicada
- Tecnologías de procesamiento del lenguaje escrito
- Tecnologías de procesamiento del lenguaje oral
Una excelente oportunidad para formar profesionales de las tecnologías lingüísticas.
Categorías: formación