Gaur egun, gero eta gehiago lantzen den itzulpen automatikoaren barruan hiru atal bereiz daitezke: Erregeletan Oinarritutako Itzulpen automatikoa; Corpusetan Oinarritutako Itzulpen automatikoa, Adibideetan Oinarritutako Itzulpen Automatikoa (AOIA) eta Estatistiketan Oinarritutako Itzulpen Automatikoa; eta Itzulpen Memoriak.
AOIA itzulpen automatikoaren teknika da eta teknika horrekin lanean diharduten sistemek bi ezaugarri berezi dituzte: Alde batetik, lehenagotik erabilitako adibideen itzulpenen datu-basea edo Corpusa erabiltzen dute eta, bestetik, sarrera berriak adibideen datu-basearekin parekatu eta modu analogikoan aztertzen dira.
AOIAz lan eginez, ostera, arazoak sortzen dira. Batetik, Corpus elebiduna behar da, hau da, testu bat eta horren itzulpena, bi hizkuntzetako segmentu berdinak erlazionatzeko. Bestetik, zenbat eta adibide gehiago egon, itzulpena hobea izango da, baina hau ez da beti horrela izaten eta batzuetan adibide gehiegi sartzeak arazoak sortzen ditu. Horretaz gain, gerta daiteke adibide batek itzulpen desberdinak izatea eta hori ere oztopo bihurtzen da. Horretarako konponbidea adibide arrunten eta ezohikoen arteko bereizketa egitea izan daiteke. Eta azkenik, AOIAren betebehar nagusiena jatorrizko testua hartu eta egokien parekatzen den adibidea aurkitzea da, baina, ondoren, pausurik zailena dator; aurkitu den testu-zatia jatorrizko testuaren zein segmenturi dagokion identifikatzea eta zati horiek ondo konbinatzea emaitza gramatikalak jasotzeko.
Oztopoak oztopo, AOIAk abantailak ere baditu. Izan ere, adibideak benetako testuetatik hartuak dira eta horrek hizkuntza errealeko adibideekin ihardutea ahalbidetzen du, erabiltzen ez diren formak alde batera utziz. Bestalde, datuen araberako emaitzak lortzen dira eta ez teoriariaren araberakoak. Corpus elebidun bat hartuta ere hizkuntz bikote berriekin AOIA sistema azkar bat garatu daiteke eta ezagutza linguistikoa modu errezean aberasteko aukera ematen du, adibide berriak bilatzea besterik ez dagoelako.







0 respuestas hasta el momento ↓
Todavía no hay comentarios... Empiece usted rellenando el siguiente formulario.