Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartea da. 1990an elkartzen hasi ziren eta gaur egun, lanean dihardute oraindik ere dokumentazioa biltzen, ahozko testigantzak jasotzen, etab.
Elkarte honi esker, alde horretako azpieuskalkiaren berri izango dugu interneten. Haien helburua euskara indartzea, erabiltzea eta gazteengan eragitea da. Proiektu horretan herritar eta euskaltzale askok hartzen dute parte, horrela, herri horietako pertsona nagusiak grabatu dituzte, bai bideoz eta bai audioz, eta corpus handia bildu dute. Ondorioz, alde horretako euskararen ezaugarriak, soinua eta bizitasuna entzuteko aukera izango dugu laster www.badihardugu.comen
Guzti hori lortuta, euskaltzale guztiontzat interesgarria izango den gunea aurkituko dugu interneten, horrek azpieuskalki hori ezagutarazteko eta aztertzeko bidea emango duelarik.







0 respuestas hasta el momento ↓
Todavía no hay comentarios... Empiece usted rellenando el siguiente formulario.